EAko presidente eta lehendakarigai Unai Ziarretak gaur onartu du legegintzaldi honetan bere etsipen handienetakoa bat PNVk euskal ikasleen elebitasuna oztopatu duela da -hizkuntza modeloen erreforma onartu ez zuelako¬- , eta horrela “eskuak libre” izango zituen martxoaren 1az geroztik PSE-EErekin paktua egiteko. Gaineratu du PPk eta sozialistek “ergeltasun-eskubidea” defendatzen dutela, eta EAk “gaztelania eskoletatik ateratzea” nahi duenik ezezten du.
EAko presidente eta lehendakarigai Unai Ziarretak gaur onartu du legegintzaldi honetan bere etsipen handienetakoa bat PNVk euskal ikasleen elebitasuna oztopatu duela da -hizkuntza modeloen erreforma onartu ez zuelako¬- , eta horrela “eskuak libre” izango zituen martxoaren 1az geroztik PSE-EErekin paktua egiteko. Gaineratu du PPk eta sozialistek “ergeltasun-eskubidea” defendatzen dutela, eta EAk “gaztelania eskoletatik ateratzea” nahi duenik ezezten du.
Bilboko Euskalduna Jauregian, hezkuntza erakundeekin izandako bileran eta Tontxu Campos sailburua lagun zuela, Ziarretak gogorarazi du azken legealdia “hezkuntza mailan zaila eta konplexua” izan dela azaldu du, batetik hauteskundeen hurbiltasunagatik, eta bestetik alderdi batzuk, “bozkaketak eta gerora arte ezer egin nahi ez zutelako”.
“Batzuek, bereziki PP baina baita PSE-EE ere, euskara modu interesatu eta mizkinean erabiltzeari ekin diote, euren interes politikoaren onurarako”. Ziarretak azpimarratu moduan, Hezkuntza Sailak, Eusko Alkartasunak kudeatuta hezkuntza agenteekin batera, zailtasunak zailtasun “askoren artean asko egin dugu”. Zentzu honetan 0tik 18 urtera arteko Curriculuma gauzatu dugu, koherentea eta betea, eta PPk eta PSE-EEk auzitegietara eraman dute PNVek suabe-suabe defendatu duen artean.
Era berean Euskal Eskola Publikoen Legea berriztu du EAk azken lau urteotan, 3.000 langilerentzako Lan Eskaintza Publikoak zabaldu dira, eta 700 milioi inbertitu hurrengo lau urtetarako.
Sozialistek kritikatu diote EAri ” Euskal Eskola Publikoaren alde ez duela egin”, eta horri Ziarretak erantzun dio ” ez daukala inolako fundamenturik”, “hori da sozialisten arazoa, berba egin, nahi duten beste, baina egin,egin… gutxi asko. Eta guk gutxiago mintzatu eta gehiago aritzea nahiago dugu”:
Gai honekin jarraituz, Ziarretak aipatu zuen ia 9.000 euro ikasleko ematen dizkiola Euskal Eskola Publikoari, espainiar gobernuak 5.300 baino gutxiago ematen dituelarik. “Argi dago nork egiten duen apustu Euskal Eskola Publikoaren alde eta nork ez”. Buruzagi abertzalearen esanetan “egun, euskal hezkuntza sistema, estatuarena baino garatuago dago, Europako hoberenen artea agertzen da, eta hori horrela dela onartu behar dugu denok”. Horregatik PSE-EE eta PPri ” hitz egiterako orduan seriotasun apur bat gehiago” eskatu die.
HIZKUNTZA MODELOEN SISTEMAREN BERRIKUNTZA
Unai Ziarretak azaldu zuen nola Hizkuntza munduan, egungo modeloen sistema berritzearen ideiarekin kontsentsu zabal dagoen. Egun, gai honi buruz sentsu pixkarekin hitz egiten duenak, badaki oraingo sistemak ez diola ikasleari elebitasun osoa ziurtatzen, Derrigorrezko Bigarren hezkuntza bukatzean. Gainera adostasun hau izan da Hezkuntza Sailaren irteera puntua, zeinek irakaspen eta ikasketa esparru berria proposatu duen legeak konpliarazi eta euskal gazteek bai euskara nola gaztelera menperatu dezaten DBH bukatzean.
Jatorria: EA