Unai Ziarreta Eusko Alkartasuneko presidenteak esan du Juan Jose Ibarretxe eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren arteko balizko akordioa EAJk, PSEk eta Batasunak Loiolan izan zituzten elkarrizketetan “oinarrituko” litzatekeela eta, beraz, “logikaz” EHAK-k eta sozialistek akordio horri babesa eman beharko liokete Legebiltzarrean.
Horrez gain, maiatzean zehar Espainiako Gobernuak Ibarretxek elkarrizketarako egindako eskaintzari “erantzun positiborik ematen ez badio”, Jaurlaritzaren proposamena “gizarteratzen hasiko gara, urriaren 25ean egingo den galdeketaren gaiari garrantzia kentzeko”.
Herri Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Legebiltzarreko osoko bilkuran EHAKren balizko babesa onartuko lukete, alderdi horren botoak PSE, EA edo EAJrenak “beste balio duelako”.
Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: Unai Ziarreta