Nafarroako Eusko Alkartasunak “hipokritatzat” jo du UPN eta PSNk izan duten jarrera hainbat udalek Foruzaingoaren lana lehenestea erabaki ostean, hala adierazi du alderdiak erakundeen arteko koordinazio bileraren ostean.
“Bai UPNk eta baita PSNk ere beti jaso dute gai hori euren programetan, eta ekimenak babestu dituzte trafiko eskumena berreskuratzeko, baina, orain Nafarroako erakundeetatik erronka hori determinazio osoz hartu denean atzera egin dute, Foruzaingoaren garapen integrala lortzera bideratutako ekimenak konplexurik gabe defendatu beharrean”, adierazi du EAk. Era berean, Nafarroan foruzaingoa musu progresiboan zabaltzearen aldeko apustua berretsi dute eta nabarmendu dute beharrezkoa dela pausoak ematea eskumenen transferentzian, figura integral baterantz eta erreferentziazko eta hurbiltasuneko eredu baterantz bidea egiteko.
ETBren iritsierari buruz
Bestalde, EA Nafarroak “zoriontasunez” jaso du ETB Iruñerriko etxeetara LTD bidez iritsi izana. “Nafarroako gizartearen eta erakundeen aldarrikapen historikoa da eta EAtik beti lan egin dugu aktiboki herritarren hizkuntza eskubideak bermatuak izan zitezen”.
Alderdiaren esanetan, “gertaera honek agerian uzten du orain bitartean UPNren Gobernuak argudiatutako traba ekonomiko eta juridikoen atzean eta ezarritako zigorrak atzean borondate politiko falta besterik ez zegoela eta Nafarroako herritarren gehiengoaren eskubide linguistikoak kaltetzeko intentzio argia”.
Zentzu horretan, Carmen Albaren jarrera kritikatu dute eta erantzun “hemen legez kanpoko bakarra, Europa mailatik ere seinalatua, ETBren bazterkeria izan dela”. “Orain azkenik Hizkuntza Gutxituen Gutuna betetzen da, beste batzuren artean, euskara hutsezko telebista bakarra bermatzerakoan”.