UPNk aurkeztutako hezkuntza proposamena “baztertzailea eta sektarioa” dela gaitzetsi du Miren Aranoak, eta ingelesa ikastea beste ezeren gainetik lehenesten duela gehitu.
Aranoa, EH Bilduko legebiltzarkidea eta eakideak bere legebiltzar taldearen jarrera defendatu du gaurko Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkuran, UPNk aurkeztu duen proposamenaren kontra. Onartu ez den proposamenak erkidego autonomikoek atzerriko hizkuntza baten betebeharra ezartzeko eskubidea izan dezaten eskatzen zuen.
Nafarroako EAko koordinatzaileak erabat arbuiatu du proposamena, Nafarroako hezkuntza komunitateari errespetu falta dela salatuz. UPNk eskatutakoa “Ingalaterran gaztelera ez dakin pertsona batek hezkuntza sistema publikoan lan egitea galarazita” izango balu bezala dela esan du Aranoak, eta gainera erkidego autonomikoei hizkuntzaren ezagutza ziurtatzeko boterea eman nahi ziela, Europar Batasunak ezarritako bide ofiziala baztertuz.
Erregionalisten proposamenak, adierazi du Aranoak, haur hezkuntza mespretxatu egiten du, ingelesaren ikasketa pedagogiaren gainetik jarrita: “UPNk dioenez, ingelesa dakien edozein irakaslek lehen hezkuntzan lan egin dezake, horretarako propio ikasi dutenak baztertuz”. Horrela, haurren garapenaren epe oso garrantzitsua dela ahazten dute eta heziketa berezia duten profesionalek egin behar dutela.