EAko eta ERCko buruzagiek prentsaurrekoa egingo dute elkarrekin Bartzelonan.

Pello Urizar idazkari nagusia buru izango duen EAko ordezkaritza bat Joan Puigcercos ERCko presidentearekin bilduko da bihar Bartzelonan, Euskal Herrian zein Katalunian hasitako prozesu independentistei buruzko gogoeta komuna aztertzeko, hain justu, espainiar Estatuak bi herrien borondate askea errespetatzeari uko egiten dionean.

EAko buruzagiak ERCko bere homologoari azalduko dio EAk ezker abertzalearekin hasitako prozesuaren nondik norakoa, Euskal Herriko indar independentista aurrerakoiak bilduko dituen mugimendu subiranista baketsu bat egituratzeari begira, euskal Estatu independentea sortzeko helburuz.

EAko ordezkaritza Kataluniako beste hainbat eragilerekin ere bilduko da Bartzelonarako bidaia aprobetxatuz, eta ERCko zuzendaritzarekin bildu eta gero prentsaurrekoa egingo dute elkarrekin Urizarrek eta Puigcercosek.

 

Jatorria: Eusko Alkartasuna