IKERNE BADIOLA Ikerne Badiolaren iritziz, gaurko egoera politikoa kudeatzeko PPk EAJri eta PSEri eskainitako ituna indarrean dago jada.

Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariak Iñigo Urkullu EAJko presidentearen eta Mariano Rajoy espainiar presidentearen arteko bilerari erreparatu dio eta, Urkulluk esanak entzunda, garai politiko berria kudeatzeko PPk EAJri eta PSEri eskainitako ituna jada indarrean dagoela ondorioztatu du. Urkulluk zein Patxi Lopezek Rajoyrekin erakutsi duten sintonia ikusita, argi dago, Badiolaren iritziz, Basagoitik biei proposatu zien akordioa martxan dagoela, independentismoa bazter batean uzteko.

EAko buruzagiak tristuraz ikusi du Urkulluk independentziaren alde egin zuen aldarria ezerezean geratu izana, orain iraganeko tik guztiak erakutsi dituelako. Euskal Herriari so egin beharrean, EAJ Madrili begira dago berriz ere, Rajoyri elkalana eskainiz. Hori egin ordez, abertzaleen arteko elkarlanean aritzera dei egin dio Badiolak jeltzaleari, gatazka politikoa behin betiko konpontze aldera.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA