BBK eta Vital fundazioak dira, jada. EAJk, PSOEk, PPk eta CCOOk egun batetik bestera erkidegoko kutxen sistemarekin amaitu dute. Aldaketa burutu da, eta ez dago inongo zalantzarik: egindakoak ondorioak izango ditu

 

Herrialde baten oinarrietako bat bere eredu finantzieroa da, eta Kutxabankek eredu publiko eta soziala eredu pribatu batengatik aldatu du. Hau da, kudeaketarako kontrol publikoan eta gizarte ekintza lehentasun bezala zuen eredua alboratua izan da, Orain etekinak atera beste helbururik ez duen eredua ezarri da, zeinetan zuzendaritzako kideek azalpenak postu horietan jarri dituzten alderdien aurrean bakarrik eman behar dituzte.

 

EAJk, PSOEk, PPk eta CCOOk beste zerbait esaten badute ere, argi dago Kutxabank ez dela inoiz izango lehen zena. Bere hiru ezaugarri nagusiak galdu ditu: izaera publikoa, gizarte ekintza eta lurraldeetan errotua izatea. Gizarte ekintza, tokian tokiko izaera euskalduna izaera publikoaren menpe daude. Aitzitik, kanpotik etorriko diren inbertitzaile pribatuei bere etekinak bakarrik interesatuko zaizkie, ez gizarte ekintza, ezta tokian tokiko izaera ere.

 

Diru askoz ari gara: erkidegoko sistema finantziarioaren %40az. Hau da, sistema finantziarioaren kontrolaren %40a galdu dugu. Gizarteak aukeratutako ordezkari insituzionalek aktibo finantzario horren norakoaren kontrola galdu dute: nori maileguak eman –pertsona, enpresa, udal-, non inbertitu, ze gizarte ekintza sustatu. Sistema finantziarioaren %40ª herrialdea eraikitzeko lanabes izatetik, gutxi batzuek etekinak ateratzeko tresna bihurtu da.

 

Zentzugabekeriak horrek ez du nazio eraikuntzan lagunduko, sistema finantzarioaren zati handi baten jabe izateari utzi diogulako. Horrela ez dela pentsatzen duenak, galde dezala Katalunyan, ea Carlos Slimek, Caixabanken zati bat erosi duen aberats mexikarrak, bere lehentasunen artean, badituen Katalunyako ekonomiaren sustapena eta hango gizartearen ongizatea.

 

Kutxen likidazioa burutu da eta gizarteak ez du prozesuari buruzko informaziorik jaso. Iruzurra izan da prozesuan, EAJk, PSOEk, PPk eta CCOOk hartu duten erabakia gezurretan oinarritu dutelako. Horrela diogu, hitzerdika ibili gabe. Haiek esan dute, Iñigo Urkullu lehendakariak ere esan duen moduan, hartu duten erabakia zela kutxen aukera legal bakarra. Baina ez da egia, ez da aukera posible bakarra, ezta bideragarria den bakarra ere.

 

Zuzendaritza organoetan egingo diren aldaketek –batzarra eta kontseilua patronato batean bihurtuko dira- inongo eraginik ez dutela izango esan dute. Baieztapen hau gezurra da guztiz, aldaketa txiki horrek entitateen izaera publikoa kolpe batez deuseztu du.

 

Gezurretan, diraute, baita ere diotenean EAJk, PSOEk, PPk eta CCOOk aukeratutako patronoak, legeak eskatzen duen bezala, profesional finantza munduan eskarmentua duten profesional independenteak direla. Alderdi eta sindikatu horiek kolokazio enpresa moduko bat sortu nahi dute kutxen fundazioekin.

 

Gezurra esan dute eta gizartea engainatu egin dute, egin dutena ez du inongo justifikaziorik; legeak ez zuen eskatzen eta ez du oinarri ekonomikorik. Jakin badakigu nola bankuak alderdi politikoek jarritako txotxongiloek gobernatzen dituzte, zeintzuk dirua irabazi beste nahirik ez duten.

 

Orain beste galdera bat dago mahai gainean; jakin behar duguna da zentzugabekeria hau Madrilen hasi ote zen alderdiek lege finantzarioan aldaketak adostu zituztenean. Urte batzuk barru, azalpenak nori eskatu beharko diegun argi daukagu, baina bidean galduko duguna, ziurrenik, ezingo dugu berreskuratu.

 

Patxi Martinez de Albeniz, Joseba Gezuraga eta Iñaki Ostolaza. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako EAko koordinatzaileak