Eusko Alkartasunako presidente eta lehendakarigai Unai Ziarretak gaur goizaldean Lazkaoko herriko etxearen aurkako atentatua gaitzetsi du, eta benetan espero du ETA “kanpaina honetan berriz ez agertzea, eta lehen baino beranduago behin betikoz desagertzeko gogo irmoa” azaldu du.

Gasteizen ospatutako ekitaldian, Ziarreta pozik agertu da” kalte materialak soilik egon direlako, pertsonarik mindu barik. Beti jarri behar dugu lehentsauna pertsonengan, eta sortez, oraingoan ez da inor zauritu”.
“Pentsatzen genuen modu batera edo bestera ETAk bere agerpena egingo zuela kanpainan, eta espero eta desio dut gaurtik igandera, eta nola ez gerora ere, berriro gaitzespen adierazpen hauek berriro ez egin behar izatea”.
Ziarretak berretsi du “ETArengandik jasotzea espero dugun berri bakarra, honen desagerpena da, armak eta bortizkeria alde batera uztea”. “Espero dut egun baten berri hori gauzatzea, eta lehen baino geroago gertatzea”.
Jatorria: EP