EAren idazkari nagusiak uste du hurrengo urtea ´garai politiko erabakigarria´ izango dela Unai Ziarreta EAren idazkari nagusiari 2008. urtea ´garai politiko erabakigarria´ izango dela iruditzen zaio, eta datorren urteko martxoko Espainiako hauteskundeetarako ´euskal alderdien blokea´ sortzeko eskatu du, ETBk egin dion elkarrizketan esan duenez.
Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak 2008ko urriaren 25ean galdeketa egin nahi Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. EA Jaurlaritzaren kide da, EAJrekin eta EBrekin.
Galdeketaz gain, Ibarretxeren kontrako epaiketa egingo da hurrengo urtean, eta horri erantzun beharra dagoela iritzi dio Zirarretak.
Jatorria: Unai Ziarreta