EAko presidente Unai Ziarretak euskal enpresa eta langileen beharrizanetara egokituko den etengabeko prestakuntza modelo propioa aldarrikatu du, bai eta hau lortzeko finantziazio laguntzak ere.
Unai Ziarretak krisiaren aurkako borrokan Eusko Jaurlaritzak paper protagonista eta ekintzailea jorratzea nahi du. Gaur goizean Ordiziako Goierri fundazioan egon da, non enpresa proiektu berriei eman behar zaien berme instituzionala azpimarratu duen, orobat, euskal gizarte guztirako aberastasuna eratzen jarraitzeko.
EAko presidente eta lehendakarigaiak enpresa berriak sortu nahi dituen jendeak aurkitzen dituen arazoez hitz egin du; proiektuak finantzatzeko, banku eta aurrezki kutxek kreditu bidez eman beharrekoak. Egoeraren laztasuna jakinik, Ziarretak uste du Administrazioa bera buru belarri sartu beharko litzatekeela arazoa konpontzeko, eta horrela, enpresa berriak sortzeko laguntzak bikoiztu egingo dituela esan du; hau da, 6.000 eurotik 12.000ra pasatuz, baldintza batzuk betetzen dituzten proiektuen azterketa sakona egin eta gero.
Buruzagi abertzaleak ere instituzioek egin behar duten lana azpimarratu du autoenpleguaren alorrean: “Ezin onartu dezakegu, orain inoiz baino gutxiago, erkidego guztiari onura ekar diezaioken proiektu on bat hamaikagarren kaxoian geratzea, bere eguna noiz helduko zain, Administrazioak hegan egiteko behar zuten laguntza eman ez dielako”.
Garapen ekonomiko eta enpresariala, gainera, estuki lotua egon behar du langileen gaitasun profesionalarekin. Hori dela eta, Lanbide Heziketaren sistema integratu baterantz eman behar ditugu pausoak; sindikatu, patronal eta hezkuntza munduko aktoreek parte hartu duten bide baten.
Azkenik, hau dena lortzeko gizarte eta enpleguaren eskumenen transferentzia behar beharrezkoa dela goraipatu du, HOBETUZ-ek eskumen oso eta esklusiboa izan dezan arlo honetan, urteko 100 milioi euro kudeatzen dituen erakundea, Eusko Jaurlaritzaren esku egotearen garrantzia azpimarratuz.
PDF: Ikusi PDFa
Jatorria: EA