Gogoratu die ANVko kideei ilegalizazioen aurrean erantzuna ezin daitekeela inoiz indarkeria izan
EAk berriro ere salatu du alderdien ilegalizazioak alderdi sozialistaren bulegoetan hartutako erabaki elektoralistak direla. Unai Ziarreta EAko presidenteak legez-kanporatzeen aurka dagoela onartu du beste behin, baina gogoratu die ANVko kideei ilegalizazioen aurrean erantzuna ezin daitekeela inoiz indarkeria izan. EAk Kongresurako duen Gipuzkoako zerrendaburuak, Nekane Alzelaik, azpimarratu du Espainiako diputatuen ganberara iristen bada, erabakitzeko eskubidea defendatuko duela.
Jatorria: Unai Ziarreta